Agian gizarte langintza bilatzen ari zinen.
Soziologian, gizarte ekintza edo ekintza soziala gizarte harremanen bitartez garatzen den ekintza da, beste baten portaeran eragitea xedea duena. Beraz, ekintza sozialak bestearengan bilatzen ditu esanahi eta zentzua. Ildo horretatik, gizarte ekintzak sinbolikoak dira orokorrean, beren objektibotasunetik haratago sinbolismoa dutenak. Max Weber izan zen gizarte ekintzaren kontzeptua garatu eta bere teorian txertatu duen soziologo nabarmenena, lau gizarte ekintza bereiziz: helburuei buruzko ekintza soziala, zentzu objektibo eta zuzena duena; balioei buruzko ekintza soziala; ekintza sozial afektiboa, emozioetan oinarritzne dena, eta, azkenik, ekintza sozial tradizionala.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, acción social.
Loturiko artikuluak
Gizarte errealitateaGizarte errealitatea gizarte jakin batean izaten diren harreman (adibidez, bikote-harremana) eta erakundeen (adibidez, familia) ezaugarri komun eta partekatuek osatzen duten munduaren zatia da, soziologoaren ikuspegi objektibotik nahiz, gizarteko…
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Gizarte langintzaGizarte langintza edo lan soziala pertsonak eta komunitateak, bereziki kalteberak direnak, lagundu egiten dituen praktika tekniko eta antolatua da, profesionalek nahiz boluntarioek garatzen dutena, haien garapen eta ongizate…