Gizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…

Gizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile gisa, alde batera utziz gertakari eta egitate sozial soilak eta haiek aldaketa-prozesu orokorrago batean kokatuz. Gizarte dinamikaren ikuspuntutik aztertzen duen eskola behinena marxismoa da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, dinámica social.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.