Erreprodukzio soziala edo gizarte erreprodukzioa (baita ere birprodukzio soziala edo gizarte birprodukzioa) gizarte bateko egiturak denboran zehar iraunkorrak izateko prozesua eta modua da, belaunaldi batetik bestera. Karl Marxek…

Balantze soziala edo gizarte balantzea enpresa batek bere komunitatearen baitan nahiz maila globalean ekarri duten kostu eta mozkin edo onuren zerrenda da, izan ekonomikoak izan sozialak zein ingurumenekoak, haien arteko balantzea egiteko, kostuak onurak baino gehiago diren edo alderantziz gertatzen dela zehazteko alegia. Gizarte erantzukizun korporatiboarekin zuzenean loturiko tresna da, enpresaren kontabilitate-balantzetik haratago begiratu, enpresak gizartean duen ardura objektibotasunez aztertzen duenez. Mozkin edo onura sozialen artean, sortutako enplegua, zuzenean nahiz zeharka, sortutako aberastasuna, eta egindak dohaintzak. Kalte edo kostuen artean, kutsadura, baliabide naturalen ustiapena, lan istripuak eta gaixotasunak eta lan gatazkak ditugu, besteak beste.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social balance.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.