Gizarte bakea edo bake soziala gizarte eragile, kolektibo, klase eta erakundeen arteko gatazkak guztiz murriztu eta arindu eta, gertatzen diren kasuetan, haiek elkarrizketa, negoziazio eta kontsentsuz kudeatu eta bideratu egiten diren egoera da. Talde eta banakoen ongizatea eta desberdintasun eta bidegabekeria egoerei irtenbide egokia ematea dira bake sozialaren aldeko ingurunea eratzen duten baldintzak. Horretaz gainera, bake soziala gizarte baten garapenerako ezinbesteko baldintza ere bada: bake sozialik gabeko gizartea etengabe gatazkan dagoen gizartea da, azkenean istilu politikoak eragin eta gizartearen garapena eragozten dutenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, social peace; gaztelaniaz, paz social.
Loturiko artikuluak
Kontrol soziala (gizarte kontrola)Kontrol soziala edo gizarte kontrola gizarteko erakundeek eta subjektuek gizabanakoak hertsatu, behartu eta arau sozial eta juridikoetara moldarazteko prozesua da, desbideratze sozialaren aurka. Kontrol sozialerako erakundeen artean, polizia,…
 
 
Gizarte sormena (sormen soziala)Gizarte sormena edo sormen soziala gizartean orokorrean, eta baita ere gizatalde eta erakundeetan jokabide berriak asmatu, abian jarri eta garatzeko ahalmena da. Ohikoan sormena gizabanakoaren trebezia moduan definitu…
 
 
Gizarte zibilaGizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…