Giza Garapen Indizea edo Giza Garapenaren Indizea (GGI) komunitate, eskualde edo nazio bateko herritarren bizitza-kalitatea eta ongizatea, hitz batean giza garapena, neurtzen duen adierazle sintetikoa da. Zehatzago, Giza Garapen Indizeak osasunari buruzko adierazleak (bizi-itxaropena), hezkuntza buruzkoak (eskolatze-urteak) eta errenta maila bateratzen ditu ongizatearen neurketa objektiboa emateko, puntu kopuru baten bitartez. Hiru adierazle horien bateratzeko, haien balioak normalizatu egiten dira, balio maximoaren eta minimoaren artean zein puntutan kokatzen diren zehazteko, ondoren balio normalizatu horien batezbesteko geometriko bat kalkulatzeko. Norvegia da, 2022 urtean, munduan GGI handiena duen herrialdea.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Índice de Desarrollo Humano (IDH).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Pertsonalaren errotazio-indizeaPertsonalaren errotazio-indizea edo lan errotazio-indizea aldi batean zehar enpresa batera sartu diren langile berrien eta aldiko langile kopuruaren arteko zatidura, gehienetan portzentajean adierazita. Adibidez, enpresa batek urtearen hasieran…
Giza kapitalaGiza kapitala enpresa edo erakunde bateko kideek zein herrialde bateko herritarrek duten ezagutza, trebetasuna eta esperientzia da, nork bere arloan, bereziki ideiak garatu, ekimenak aurrera eraman eta helburu…
Giza garapenaZoriona al dakar diruak? Diruarekin nahi bezainbeste eros dezakezu, baina horrek zoriontsu egingo zaitu? Zenbateraino? Galdera hauen erantzunaren ildotik sortu da giza garapenaren kontzeptua, diruak eta orokorrean aberastasun…