Giza faktorea


KategoriakFilosofia

Agian giza baliabideei buruz bilatzen ari zinen. 

Giza faktorea gizakiaren jokabidea eragiten duten faktore psikologiko, soziologiko eta kulturalen multzoa da, portaera hori konplexu eta beraz aurresangaitz eta kontrolagaitz bilakatuz. Adibide gisa, ekonomia-lege ekonomikoek kontsumitzaileek modu jakin eta zehatz batean jokatuko dutela aurreikusten dute, gehienbat euren interesen arabera, utilitatatea maximotzeko; giza faktorea berriz askoz ere konplexuagoa da, faktore kultural eta emozionalek ere eragina dute kontsumitzaileak erabaki ekonomikoak hartzen dituenean eta lege ekonomikoen balioa, ekonomia errealaren isla moduan,  kolokan jartzen dute. Giza eta gizarte zientzien arazo nagusia da errealitatea azaltzeko orduan, giza faktorea hain konplexua da, non errealitaterako gutxieneko hurbilketa ere kimera hutsa den.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, human factor; gaztelaniaz, factor humano.

 

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.