Unibertsalismo etikoa munduko banako, erakunde, nazio eta kultura guztiei eta zirkunstantzia guztietan aplikatzen zaien arau etikoen multzo bat, etika unibertsal bat alegia, dagoela baieztatzen duen ikuspuntu etikoa da.…
Giza eskubideak edo eskubide gizatiarrak gizateria osoari, gizaki guztioi babesa ematen diguten arau etikoak dira (ikus, unibersalismo etikoa), maila politiko eta sozialean bidegabekeriak paira ez ditzagun, hala nola politikan parte hartzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, erlijiorako askatasuna eta etxebizitza duina izateko eskubidea. Moralez onartuak soilik izan daiteke, eta baita legez baieztatutakoak ere (ikus, gainera, eskubideak). Historian, hainbat iturri eta zehaztapen izan dituzte, hala nola Gizaki eta herritarren eskubideen aldarrikapena, 1789ko Frantzian, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala , 1948an Nazio Batuek plazaratutakoa. Giza eskubideak filosofiaz, bereziki etikaren baitan, nahiz zuzenbidez azter daitezke. Filosofiaz, giza eskubideak benetan existitzen diren, horien izaera eta justifikazioa, unibertsaltasuna edo edukien mugak aztertzen dira. Zuzenbidearen aldetik ere azter daitezke, bereziki giza eskubideak arau juridiko bilakatu direnean.
Giza eskubideen ezaugarri nabarmen eta bereziak dituzte, beste eskubideen aldean:
Giza eskubideak benetan existitzen diren aztertzerakoan, ikuspuntu juridikoa argia da: giza eskubideak existitzen dira, baldin eta legez, nazio edo nazioarte mailan, jasotzen badira. Ikuspuntu filosofikoa, zalantzarik gabe interesgarriena, eztabaidatsuagoa da. Maiz giza eskubideak gizakiak izateagatik soilik ditugula, jaiotzen garen unetik, aipatu ohi da. Ildo horretatik, Jainkoarengandik datozela ere argudiatu da, eta hala jasotzen da esaterako AEBetako Konstituzioko 13gn Emendakinean; justifikazio hori, ordea, zalantzazkoa da, munduan ateoak edo Jainkoarekin sinesten ez dutenak asko eta asko izanik, nekez aurki daiteke haiei giza eskubideei buruz konbentzitzeko modurik, are eta nekezago giza eskubideak berez unibertsalak badira. Beste ildo batetik, giza eskubideak moralez justifikatzea bilatu da, mundu guztiak onartu lukeen moral batez alegia, baina bide horrek ere oztopoak ditu, munduko gizakien artean ez baitago egun adostasunik giza eskubideen inguruan, zeintzuk sartzen diren horietan eta nola, eta zaila ikusten da aurrerantzean ere horren inguruan adostasuna aurkitzea. Giza eskubideak etikaz ere justifikatu daitezke, giza eskubideak definitu eta ezartzeko arrazoi sendoak daudela adieraziz, eta batzuen ustez, argudio hori ahula eta estua bada ere, egun nagusitzen dena, arrazoi moralekin eta juridikoekin batera. Hain zuzen, ikuspuntu horretatik justifikatzen bereziki Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean.
Azkenik, giza eskubideak politikaz definitu behar direla aldezten dutenak ere badaude. Ikuspuntu horretatik giza eskubideak premiazko eskubideak lirateke gizartean, gizaki eta nazioen arteko lankidetzarako harremanak definitzen baitituzte. Irizpide praktiko horretatik definitu beharko lirateke giza eskubideak. Hala, giza eskubideak urratzean nazioartearen eskuhartzea baimenduko litzateke. Alta bada, modu honetan definitzen diren giza eskubideen zerrenda labur samarra izangoi litzateke, eskuhartze hori etengabekoa ez izateko. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.