Giza balioak


KategoriakFilosofia

Giza balioak (*giza baloreak) pertsonek euren bizitzetan besteekiko harremanetan jarraitzen dituzten printzipio moral partekatuak dira. Giza balioak indibidualki jarraitzen badira ere, kultura eta gizarte batean eratzen doaz, maiz belaunaldi batetik bestera transmitituta. Giza balioen indarra orduan eta handiagoa da zenbat eta partekatuagoak izan; halatan, giza balio gorenak unibertsalak dira, gizaki guztiok orokorrean partekatzen ditugunak.

Giza balioen zerrenda exhaustiboa ematea ez da erraza, baina eskuarki giza baliotzat hartzen dira zuzentasuna, bakea, elkartasuna, leialtasuna, maitasuna eta egia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, human values; gaztelaniaz, valores humanos.

179 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.