Frantziako Iraultzan zehar, girondinoak edo girondarrak talde politiko bat izan ziren, jakobinoen aurkakoa. Burgesiatik eta intelektualitatetik etorritako politikariak ziren, Jacques Pierre Brissot buru, eta moderazioa aldezten zuten, merkataritza librearen aldekoak ziren eta orokorrean egonkortasun ekonomikoa eta politikoa aldezten zuten, jakobinoen irrika iraultzaileen aurka. Gironda zuten jatorri horietariko asko, eta hortik datorkie izena. Halaber, Frantziako hiri txikietan izan zuten sostengu gehiena, burgesen artean. Hain zuzen ere, jakobinoen eskuetan zegoen Parisko botere zentralaren aurka, federalismoa aldezten zuten, eta Frantziako departamenduen autonomia eta eskumenak indartzearen aldekoak ziren. Horien baitan monarkiazaleak ere baziren, konstituzio demokratiko baten baitan eratua betiere, eta Louis XVI. erregearen exekuazioaren aurka agertu ziren haietako asko. Espantsionistak ere baziren; hain zuzen ere, haien une gorena 1792ko udaberrian izan zen, Frantziak Austriaren aurkako gerra deklaratu zuenean. Frantziako Armadak izandako porrotak eta jakobinoekiko talka, bereziki haien montagnard izeneko hegal erradikalarekin. Azkenean, girondinoen aurkako altxamendua izan zen 1793an Parisen eta haietariko asko atxilotuak izan ziren eta Izua deitu zen aro politikoan exekutatuak izan ziren. Batzuk Paristik kanpora ihes egitea lortu zuten, baina ezin izan zuten lortu lehenago izan zuten sostengua.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
JakobinoakJakobinoak (frantsesez jacobins) ere deituak Frantziako Iraultza garaiko elkarte politiko erradikal edo muturrekoena izan zen, moderatuagoak ziren girondarren taldearen aldean. Jakobinoen baitan ibiltzen ziren baita ere menditarrak (frantesez,…