Gipuzkoa


KategoriakEuskal Herria

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi herrialde edo lurraldeetako bat da, Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi,  Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin batera. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen lurralde historikoetako bat da, Arabako eta Bizkaiko lurraldeekin batera. Hiriburua Donostia da. Espainiako 50 probintzietako bat ere bada; hain zuzen ere txikiena.

Mugakide ditu Bizkaia ekialdean, Araba hegoaldean, Nafarroa Garaia ekialdean eta Lapurdi ipar-ekialdeko zati txiki batean, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan. Iparraldean Kantauri itsasoa du, 66 km-tan zehar. Hedaduraz, Espainiako probintzia txikiena da,  1997 km²-ko azalerarekin. 2024 urtean  731.182 biztanle zituen. Euskaldunen portzentaje handiena duen Euskal Herriko lurraldea da.

Lurralde menditsua da, mendi-gailur altuenak eta nabarmenenak Aizkorri (1528m), Ganboa (1402m), Txindoki (1346m), azken bi hauek Aralarko mendilerroan, Hernio (1078m) eta Erlo (1026m). Gipuzkoa urak Kantauri itsasora isurtzen dituzten ibilbide laburreko ibaiek (ekialdetik mendebaldera Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) sortutako haranetan banatzen da, gehienak Gipuzkoako lurretan sortzen direnak. Biztanleria gehiena haran horietako gune populatu handietan nahiz kostaldeko herrietan biltzen da; mendialdean landa giroko herri txiki ugari daude. Industria eta zerbitzuak, bereziki turismoa eta ostalaritza, dira jarduera ekonomiko nagusiak.

Gipuzkoaren historia, izen horrekin, XI. mendean abiatzen da, Iruñeko Erresumari lotua. Hain zuzen ere, 1025eko agiri batean Ipuscua izenarekin agertzen da lehen aldiz. 1199 urtean Gaztelako Erresumak bereganatu zuen lurraldea.

Ikus, gainera

317 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.