Sinkronizazioa gailu informatiko batzuk une oro konektaturik izan eta norberaren fitxategi eta datuetara iristeko gaitasuna da, erabiltzaileari bere datu eta informazio guztia edozein gailutik eskuratu, osatu eta partekatzeko…
Giltzadia, teklatua edo klabiera ordenagailu bateko sarrera-periferikoa da, idazmakina antzeko teklatuan oinarritutakoa, ordenagailuan idatzi eta bestelako aginduak egikaritzeko erabiltzen dena. Gailu fisikoa izan daiteke, ordenagailuetan izan ohi den bezala, edo gailu birtual edo aplikazio bat, smartphone eta tabletetan bezala. Egun, ordenagailu gehienek teklatuaren formatu estandar bati jarraitzen diotem undu osoan, lau bloketan banaturik: bloke alfanumerikoa, letrak, zenbakiak, diakritikoak eta bestelako ikur bereziak biltzen dituena, funtzio-teklen blokea, F1-etik F12-ra, agindu berezietarako erabiltzen dena, atzera egin, programatik atera eta prozesu bat geldiarazteko erabiltzen dena, bloke berezia, pantailan zehar gezi bidez m ugitu eta bestelako tekla berezikien eta zenbakien blokea, kalkulagailu moduan erabil daitekeena. 1980ko hamarralditik, sagu deitzen den gailuarekin batera erabiltzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, keyboard; frantsesez, clavier.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.