Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana: laburpena


KategoriakLiburuak

Gezurren basoa Alberto Ladron Arana 2016 plazaraturiko eleberri beltza da.

Laburpena

Azaroak 14. Lehen eguna.

Kea leihotik ateratzen ikusita bizilagun batek deituta, foruzainak heltzen dira Iruñeko pisu batera. Bizilaguna larrituta dago, badakielako barruan bikote bat haur batekin bizi dela. Suhiltzaileak heldu, atea behartu eta barrura sartzen dira. Ordurako antza pisuan bizi den gizon bat heldu da eta garrasika Harkaitzi deika hasten da, haurrari alegia. Etxea kez beterik dago. Bazterrak azkar miatu eta ez dute inor aurkitzen. Geroxeago haurraren ama heltzen da, nerbio-krisi batek jota. Leire Asiain foruzainen inspektorea agertzen da. Lehen datuak jasotzen ditu: pisuan bikotea eta haurra bizi dira, amak gauez egiten du lana eta iritsi berria da, gizona ogia erostera atera omen zen, eta haurra barruan utzi, bere esanetan dirua ahaztuta etxera itzuli denean, foruzainak eta kea ikusi ditu. Haurraren arrastorik ez dago; bere gelan gauzak pilatu eta su eman diete, baina sua ez da zabaldu etxera. Haurraren ohean odol arrastoak daude. Leire Asiain laguntzen Txueka inspektore-ordea dago, bideo jokoak eta fantasia atsegin dituen frikia dena. Ama galdekatzen hasten da Asiain: amak Nagore Artundo du izena, 19 urte ditu eta 15 urterekin izan zuen Harkaitz. Garbitzailea da eskoal batean eta gauean ikusi zuen haurra azkenekoz. Oso urduri dago eta batzuetan negarrez egiten du, haurra non dagoen galdezka. Haurrarekin Baakir zegoen, bere bikotekidea. Aita ez da daki nor den, gau bateko roilo baten ondoren geratu baitzen haurdun.  Baakirri buruz dakien guztia kontatzeko esaten dio, baina Nagorek ziurtatzen du egia esaten ari dela. Gaixotasun arraroa du, hitz egiteko zailtasunak eragiten dizkiona. Argazkiak eskatzen dizkio. Odola aztertu egingo dute. Ziur dakite haurrak etxeko batek edo giltza zeukan batek eraman duela, atea ez baitzegoen bortxatuta sartu direnean. Ondoren Baakir galdekatzen hasten da, 24 urte Senegalgo mutil beltza da. Berretsi egiten du okindegira joan eta dirua ahaztu izanaren bertsioa. Asiaiek ez sinesten eta egia kontatzeko esaten dio. Etxea garestia da eta galdetzen dio dirua nondik ateratzen duten. Nagoreren aitak emandakoa dela dio besteak. Haurra inoiz jo duen galdetzen dio bere haurra ez denez eta hoenk ezetz. Asiainek haurra berak eraman duela botatzen dio, baina Baakirrek ezetz dio behin eta berriz. Txuekak haxixa aurkitzen du etxean, eta Asiaini erakutsita, Baakir atxilotzea erabakitzen du.

Arratsaldean komisaldegian biltzen dira Asiain, Txueka eta Alberro izeneko beste inspektore-orde bat. Haurraren irakaslearekin eta amaren lantokiko nagusiarekin hitz egin, eta dena normal dago: haurra hobetzen zihoan eta ama puntuala da. Baakirrek berriz polizia-aurrekariak ditu, haxixarekin trafikoaagatik eta beste batekin borrokan aritzeagatik. Beste poliziek Baakir ikusten dute errudun, baina Asiain desagerpenarekin loturik ez dagoela uste du. Nagoreren aitak ikusi nahi du Asiain komisaldegian. Gizon iluna eta zabarra da, eta Baakir ikusten du errudun garbi. Ondoren, Nagoreren bizitza kontatzen hasten da: haurdun gelditu eta haurra eduki nahi izan zuen, aitak ezezkoa eman arren. Bere ama txikitan hil zitzaion. Haurrarekin pare bat aldiz ihes egin eta horregatik erosi zion pisua. Hala ere, ez da berarekin ondo konpontzen. Baakirrek Nagore jo egiten duela ziurtatu egiten du, eta Asiaini Baakir beste emakume beltz batekin pisuan larrutan eginez ateratako argazkiak erakusten dizkio, detektibe batek ateratakoak, nolako tipoa den frogatzeko. Haurrari buruz, zer aurkitu duten, galdezka hasten zaio Asiaini eta azkenean baakir ez askatzeko eskatzen dio. Nagoreren aitak alde egiten duenean, bere ahizpa Uxueren telefonoa markatzen du, ahizpak gogorarazten dio etzi bere seme Oskarren urtebetetzea dela.

Beranduago, Asiainek Nagoreren aitak larrua jotzen ateratako argazkiak erakusten dizkio Baakirri. Aitzakiak ematen hasten da, berak ez zuela nahi, eta bolada txarra pasatzen ari zelako hasi zela neska horrekin, aspaldiko ezaguna zela. Neska horrek etxeko giltza ez daukala esaten dio. Asiainek Nagore jotzen duen galdetzen dio, eta honek ezetz. Asiainek zirikatzen badu ere, berak haurra ez duela eraman esaten du behin eta berriz. Asiain eta Txueka Nagore bizi den blokera itzultzen dira. Txueka bizilagunekin hitz egiten duen bitartean, Asiainek Nagorerekin hitz egiten du. Nagore guztiz asaldatuta eta uruduri dago harkaitzen desagerpenearekin, baina ez du gizarte zerbitzuen laguntzarik nahi. Asiaini Baakir beltza delako daukatela preso aurpegiratzen dio. Asiainek ebakiak ikusten dizkio Nagoreri orkatilan. Azkenean, Nagorek onartzen droga saldu duela, baina berak eta haurrak dirua behar zutelako. Nagorek badu Baakirren argazki horien berri, baina trukatuta daudela dio. Asiainek ezetz dio, eta pentsatzen hasten da sekretu eta gezur asko daudela auzian, Nagorek errealitateari uko egiten diola eta automespretxua sentitzen duela, horregatik ebakiz egindako autolesioak. Txuekarekin biltzen da; ez du bizilagunekin hitz eginda emaitzarik lortu. Asiainek soinean daraman kamiseta heavy frikiagatik dela dio. Jarraitzen dute txirrina jotzen; azkenean andre batek atea ireki eta egunero Baakir pareko pisura etortzen dela esaten die, hor bizi den emakumearekin larrua jotzera, oihuka eta intziriak aditzen dituelako; 7.30etarako etxera itzultzen da. Pisu horretako txirrina jo eta Marga Errazkin izeneko emakume gaztea ateratzen zaie. Aitortzen du sekretua, Baakirrekin larrua jotzen du egunero, baina gaur 7.30etan alde egin du eta denbora guztian berarekin egon da. Garbi dago, Baakir okidengiarena asmatu du, neskarekin zegoela ez aitortzeko. Kalera atera, eta Asiainek oparia erosi behar dio oraindik ilobari. Txuekak ezagutzen duen denda friki batera eraman eta Japoniako joko bat erosten du Asiainentzat.

Azaroak 15. Bigarren eguna. 

Goizena komisaldegira iristen denean, Asiainek Harkaitzen etxe atariko garbitzailea du zain. 7ak aldera, gizon zahar eta altu bat ikusi zuela, ez ohikoa, ataritik ateratzen, erosketa-orga batekin. Auto batera sartu eta alde egin zuen. Deskribapena egin eta Nagoreren aitarekin dator bat. Komisaldegiko kamerek bezperan ateratako irudiak erakutsi eta emakume zalantzarik gabe ezagutzen du gizona. Nagoreren aita da, beraz, susmagarri nagusia. Txueka haserre: nolatan ez zaie bururatu Nagoreren aitak etxeko giltza eduki behar zuela, alabari etxea erosi ziona zenez. Nagoreren aita Alvaro Artundoren etxera doaz.  Hango neskameak hartzen ditu, baina Artundo bezperaz geroztik etxera ez dela azaldu esaten die. Haren telefono zenbakia eskatzen die eta neskamea hura idaztera doa. Luxuzko etxea da. Argazkiak ikusten dituzte, Artundoren bigarren emaztearenak tartean, Edurne Iriarte, askoz ere gazteagoa, baina Artundo utzi egin zuena. Telefonoa eskura, deitzen diote baina mugikorra itzalita du. Etxeko kamerak begiratu eta ikusten dute Alvaro atera zela goizean goiz eta ordubetera itzuli, justu Harkaitz desagertu zen orduan. Arratsaldean etxetik autoz alde egin eta ez da itzuli. Neskameak aspaldian ez ditu ikusi Nagore eta haren semea. Autoak lokalizadorea eduki behar duela konturatuta, enpresara deitu eta haren kokapen zehatza ematen diete, Nafarroako urrutiko mendi batean. Hara joan eta kostata baina azkenean aurkitzen dute autoa. Hutsik, ordea. Inguruko bide batetik abiatzen dira, eta cromlech edo harri-zirkulu baten barruan, Alvaro Artundoren gorpua ikusten dute, biluzik, gorputzean marka arraroak dituela (begi bat marraztuta kopetan,...). Harri zirkulua antzinakoa da, baina horren barruan beste harri batzuk jarri dituzte, espirala osatuz. Inguruko zuhaitzetatik objektu daude zintzilik (lumak, hezurrak, muskerrak, kattagorria, ...). Inguruan zulo bat ikusi, eta Txuekak haur baten besoa ikusten du. Jaisten da Asiain, eta haurra, gurdiaren barruan oraindik, ateratzen saiatzen da, ilunpean zorabioa sentitu arren. Txuekaren laguntzaz, haurra atera eta etzan egiten dute. Nahi dute lankideei deitu, baina estaldura gabe daude. Haurra hilda dago. Txueka errepiderantz doa estaldura bila, eta Asiain asaldatuta dago guztiz, aitonak biloba zergatik hil, eta zer sekretu dauden hor bere buruari galdezka. Txikitako oroipen ilunak datozkio burura, eskolatik ateratzean amaren zai egoten zenean, zuzendariak bere bulegora eraman eta galdera sexualak egitearen beldurrez. Iluntzen ari du basoan. Bapatean, hots izugarria aditzen du basoan eta korrika bizian abiatzen da. Azkenean Txuekarekin egiten du tupust, etainguruan poliziak eta Garcia epailea ikusten ditu. Ondoren, Nagorerekin biltzen dira Txueba eta Asiain haren etxean. Etsirik dago, Harkaitz aitonak hil duela konbentzituta. Berak abortatzea ez zuen lortu eta horregatik hil du haurra. Hilabeteak dira ez duela ikusten. Dirua bidaltzen zion, ordea, baina diru bidalketak Baakirrekin hasi zenean eten ziren. Goizean ordea, beste pakete bat jaso du, zakarretara bota duena. Txueka eta Asiain paketea jaso eta zabaldu egiten dute, VHS zinta bat, argazkiak eta gutuna ikusten dute barruan. Gutuna Nagorerentzat eta barkamen eskaera bat da. Haren bigarren emazte Edurneren desagerpena sentitzen du baita ere. Bide batez, argazki eta bideoarekin zerbait ulertuko duela espero duela dio. Nagorek estimu handia zion Edurneri, eta argazkien artean haren autoa agertzen da, besterik gabe. Nagoreren etxean bideoa ikusi, eta Edurne ikusten dute, itxura txarrarekin, erregutuz erreskatea ordaintzeko. Edurne bahitua izan zen eta erreskatea eskatu zuten beraz, itxura guztien arabera. Poliziari ez deitzeko ere esaten du bideoan, baina Nagorek ezer ez zekienez bahiketari buruz, deitu egin zion poliziari eta agian horregatik hil zutela uste du. 2011an izan zen hori, duela 5 urte. Argazkietan Edurneren auto zaharra, gurpil bat falta zaiona, eta beste argazki bat bi VHS zintekin (bi, eta ez bat, hori inportantea da, beraiek bat bakarrik jaso dutelako). Nagore asaldatuta dago, bere semearen heriotzaz gainera, orain Edurneren bahiketaren berri duelako. Edurne depresioa pasatzen ari zela aitortzen du Nagorek, bere ama biologikoa izan ez arren biziki maite zuen, hori baino lehen etxeari bizia ematen ziolako, bere koadroak pintatzen besteak beste.  Batzuetan alde egiten zuen, bakarrik egon nahi zuelako, Edurnek berak zioenez.  Ziur dago ez zuela maitalerik. Aita ikertu zuten desagerpena dela eta, baina ez zuten ezer aurkitu, tratu txar psikologikoak ematen zizkion, erabateko kontrolpean zuelako. Aitak detektibea kontratatu zuen ikerketarako, David Castells, polizia ohia. Txuekak ezagutu eta miretsi egiten du. Castellsengandik garbi atera zuen kontu bakarra Edurnek beste telefono sekretu bat zeukala. Asiainek deia jasotzen du: Alvaro Artundok ez du indarkeria arrastorik eta haurra itota hil dute itxuraz. Garcia epaileari dakiten guztia kontatzen dio. Nagoreren etxetik atera, komisaldegira bidean, Alvaro Artundoren etxera itzultzea erabakitzen Asiainek. Darina Ivanovak hartzen ditu. Artundo gizon serioa baina ez zakarra zela esaten die. Azken aldian urduri zebilela. Joan den astean detektibea ere etorri zen, Edurneren bahiketa ikertu zuen berdina, Castells alegia. Edurne Iriarte andre bizia zela esaten du, eta etxe horretan itota bizi zela. Desagertu ondoren aitak eta alabak eztabaidak izan zituzten. Desagertzean ez zuen ezer eraman. Poliziak etorri ziren baina beti desagerpena ikertuz, bahiketaren hipotesia aintzat hartu gabe, Artundok ezer esan ez zienez bideoari buruz. Azkenean, Darinak kutxa gotorra erakusten die, diru pila batekin.

Azaroak 16. Hirugarren eguna. 

Berandu esnatu eta korrika eta presaka heltzen da Asiain komisaldegira, lankideekin bilera bat izateko. Lehen gauza, Artundo konkurtsoko administratzailea zen, porrot egindako enpresen kudeatzaile judiziala alegia, eta lankide bati horretan dabilen senarraren bitartez bere jardunari buruzko informazioa eskatzen dio. Autopsiak dioenez, haurrak goizeko sei t'erdiak inguruan hil zen, kuxinarekin itota, eta beraz ez dago zalantzari kaitona izan zela hiltzailea. Artundo berriz hipotermiaz hil zen, baina aurrez estramonio izeneko droga landarea hartuta, bestelako substantziekin batera. Suizidioa ote? Guzti horren motibazioa guztiz iluna da gainera. Talde sataniko bat (harri zirkulua dela eta)? Argazkiko bigarren bideozinta ez dute oraindik aurkitu, baina etxeko dirua, ordenagailuak eta beste zinta batzuk aztertzen ari dira. Lankideen arteko bileran Alberro inspektore nabarmentzen da, dibortziatu berria. Ana Sanjuan inspektore.ordea ere badago tartean. Bahiketa arraroa da, Artundok salatu ez zuelako ez eta alabari kontatu, agian emaztea hilko zutelako beldurrez. Bigarren zintan zer zegoen ere misteriotsua da. Asiainek garai hartan auzia eraman zuen polizia espainolarekin hitz egiten du telefonoz. Hark Artundo ikertu zutela dio, baina ezinezkoa dela bera desagerpenaren erruduna izatea, orduan Ameriketan zegoelako negoziotan, egun gutxira etorri bazen ere. Poliziak, ordea, ez du gogoratzen Edurneren autoari gurpila falta zitzaionik. Asiain harrituta dago, Edurne askatu gabe ere, Artundok poliziari bahiketaz ezer kontatu gabe jarraitu zuelako. Detektibeari buruz galdetzen dio, eta poliziak fidatzeko moduko pertsona ez dela esaten dio.

Eguerdian, Artundoren lanbide berean eta Artundo ezagutu zuen gizon zahar batekin du elkarrizketa Asiainek. Gizonak kontatzen du Artundori negozio onenak ematen zizkiotela, baina gero harekin la egiteari utzi ziotela, negozio ustel eta ilunetan omen zebilelako. Negozio horietan diru asko irabaz daitekeela ere ziurtatzen du, baina ez duela uste Artundok asko irabaziko zuenik, ez baitzen profesional ona.

Ondoren, Asiainek Garcia epailearekin biltzen da. Castells detektibearekin dago. Asiaini ez dio inpresio onik ematen. Uzkur agertzen da Artundori buruzko xehetasunak ematerakoan. Artundo bisitatu zuen joan den astean, hark Baakir zelatatzea nahi zuelako, eta hortik atera zuen bizilagun batekin oheratzen zela goizetan eta zein ordutan. Bahiketari buruz, argazkiak Artundok berak egin zituela dio, bahiketa dokumentatu nahi zuelako. Castellsek dioenez, bahitzaileek gurpil bateko torlojuak askatu zizkioten Edurneren autoari eta hipikarako bidean gelditu behar izan zuenean aprobetzatu zuten bahiketa burutzeko. Aitortzen du lehendik emaztea ikertu zurela, Artundok uste zuelako amorantea zuela. Erreskatea ordaindu zuela dio, mendi bateko gailurrean, elurretan. Bideoa postaz bidali zutela, baina inongo arrastorik utzi gabe (VHS zinta batean egin zuten, arrasto digitalak ez uzteko). Zigilu markaz galdetzen dio Asiainek eta orduan zalantza eginez, susmagarriki, Bilbotik bidali zutela uste duela dio.  Bigarren VHS zinta xantaia zegoela dio Castellsek, baina ez dakiela nolakoa, Artundok berak suntsitu egin zuelako bideoa. Poliziak uxatzeko, Eduneren autoari gurpila jarri zion berriz. Edurnek erosi zuen txarteldun telefonotik ezin izan zuela ezer atera dio, dei normalak egiten zituen hortik. Azkenik, Castellsek dio Ekialdeko mafiak garai hartan Europa osoan egindako bahiketetako bat izan zela dio, haiek guztiak oso antzekoak zirelako, VHS zintekin eta abar, eta mafia horretatik ez dutela inor atxilotzea lortu.

Castells agurtu eta Garciarekin geratzen da. Baakir aske uzteko egindua emango du Garciak, putakume bat izan arren. Satanismoa hilketan nahastuta egon daitekeleakoan, epaileak gai horietan aditua den Jon Leizeandia xelebrearekin hitz egiteko esaten dio.  Korrika eta presaka ilobaren urtebetetzera doa eta nazkaturik ibiltzen da haurren txilioekin eta giro faltsuarekin. Sanjuanek deitzen du esaten Artundoren etxearen miaketa luzerako doala esanez, erretako material informatikoa aurkitu dute lorategian. Esoterismoari buruzko liburutegia dagoela ere esaten dio. Ate blindatu bat ere aurkitu dute, baina ezin dira sartu Darinak ere horren giltzarik ez duelako. Urtebetetzearen girora itzulita, festan dagoen aita bakarrarekin, Ander izena duenarekin, hitz egiten hasten da.

Azaroak 17. Laugarren eguna

Goizaldeko ordubietan Txuekaren deia jasotzen du. Artundoren etxea sutan dago. Berehala iritsi eta suhiltzaileekin hizketan, gasolinaz betetako kamioi bat lapurtu eta etxearen aurka botaz daki sua egin dutela. Kamioiaren barruan emakume baten gorpua dago. Darinak ez du etxean lo egiten. Edurneren bahiketaren inguruko frogak ezabatu nahian egin ote dute? Edurnek Leire bere ahizparen dei desgaraikoa hartzen du, orduan, urbetetze festako Anderri buruz galdezka, ea berarekin geratu den. Moztu egiten dio. Erretako txaletaren ondoan jarraitzen du, suizidioa ez dela izan baieztatzen diote, lehergailu txiki bat aurkitu dutelako kamioian sua pizteko. Txaletera sartzen dira, Artundoren gela ezkutura: ordenagailua eta CDak aurkitzen dituzte. Darina Ivanova neskameak ez daki ezer horri buruz, bezperan esan bezala, bakarrik Artundok denbora luzea pasatzen zuela hor. Ondoko txalet bateko kamerak irudiak hartu omen ditu. Kamerako irudiak ikusten hasi, eta kamioia pasatzen ikusten dute goizeko ordubatean, segundo batzuk geroago auto bat. Beste kamera batean autoa aparkatuta ikusten dute, autotik moro gazte bat ateratzen ikusten dute. Zain dago, erretzen du, eta kamioi gidaria, hau ere moro gazte bat, heltzen denean lasterka, zigarroa bota eta alde egiten dute. Botatako zigarroaren bila ateratzen dira, DNA jasotzeko. Berehala autoa bezperan Barakaldon lapurtu zutela jakingo dute.

Asiain eta Txueka espekulatzen ari dira. Castells zergatik jarri ote den urduri, bahiketako paketearena galdetzean. Bahiketaren dirua lapurtu ote zuen? Azkenean dirua ordaindu ote zuen ala bahitzaileek edurne erailtzea nahi zuten? Ekialdeko mafia benetan dago tartean? Bideoa arretaz begiratzen dute berriz eta galdara edo kaldera bat ikusten dute Edurne Iriarte agertzen den bideoan. Galdara-teknikoei erakustea erabakitzen dute, ea hortik zuloa non egon daitekeen jakitea lortzen duten. Urtetebetetzeko aita bakarra zen Anderren deia jasotzen du Asiainek, Asiainen telefonoa Uxue ahizpari eskatuta. Berarekin ligatu nahi du baina Asiainek telefonoa moztu egiten du.

Galdara-teknikoei galdetu eta azkenean galdararen modeloa ezagutzen duen tekniko bat topatzen dute. Xehetasunak ematen dizkiete, duela sei-zortzi urte Iruñea inguruko herri batean eraikitako txaletean izan behar duela esaten diote. Beraiek jarritako modelo horien jabeen helbideak ematen dizkiete, ehun bat helbide, beste instalatzaileek eduki ditzaketen izenak aparte.  Lan nekeza da, baina egingo dute. Garciak harri zirkuluari buruz jakin dezakeen Leizeandiarekin ordubete barru izango duen hitzorduaz abixatzeko deitzen dio, haren etxean bertan.

Leizeandia Iruñeko jauregi zahar batean bizi da. Erakinak itxura iluna du. Telefonillotik atea ireki eta azken pisura igotzen da, atea zabalik dago, eta sartzen da etxera. Liburuz eta gauza arraroz betetako etxea da. Idazmahai baten atzean aurkitzen du Leizeandia, 80 urtetik gorako agurea. Berehala Leizeandiak bere detaile intimo batzuk aipatzen dizkio, eta Asiain asaldatu egiten da, xehetasun horiek nola jakin dituen galdetuz bere buruari. Alde egiteko zorian dago, baina geratu egiten da. Agureak droga eskaintzen dio, opioa. Asiainek uko egin, eta basoko argazkiak erakusten dizkio. Ikur neopaganoak direla dio agureak. Artundok xaman sobietarrekin izango zuela harremana, Nafarroara ekarri eta haurrekin orgiak egingo zituztela. Agurea berehala pasatzen da kontatzera haurrekin oheratzea ekar dezakeen plazeraz, eta hortik berriz ere Asiainen intimitatera, mutilei ikutzen uzten ziela txikitan, eta orain zakilek izua ematen diotela. Asiainek alde egiten du, agureak asaldatuta, eta burutik jota dagoela sinetsita.

Azaroak 18. Bosgarren eguna.

Etxera heldu eta mozkortu egiten da, Leizeandiak eragindako izua eta asaldura gainetik kentzeko. Baina Edurne Iriarte etengabe dabilkio buruan. Bideoa ikusteari egiten dio behin eta berriz, eta azkenean Edurnek lotutako eskuak kamerara hurbiltzen dituela ikusten du, eta odolez ALOTZ idatzita ikusten du, Nafarroako herri txiki bat. Txuekari deitu eta harekin biltzen da goizean. Galdara teknikoak emandako zerrendan, herri horretan urbanizazio bateko etxeak bideoan azaltzen den galdara dutela egiaztatzen dute. Teknikoak etxe horiek hutsik daudela esaten dio, bankuak ditu salgai. 20 txalet dira guztira urbanizazioan. Bankuko arduradunarekin hitz egin, eta hark esaten die duela etxe bateko atea bortxatu zutelako abisua jaso zutela. Kalteak 20111ko otsailekoak dira. Harekin etxe horretara joan, sartu eta bideoko gela aurkitzen dute, galdararekin. Odol arrastoak daude, gela garbitzen saiatu diren arren. Polizia zientifikoari deitzen diote, ADN arrastoak jasotzeko, Artundoren etxean jasotako objektuetan aurkitutakoarekin alderatzeko. Nahiko ziur daude Edurne bertan hil zutela. Garcia epailearen deia jasotzen dute, esanez identifikatu dituztela Artundoren etxea erre zuten bi gizonak. Marrokiarrak direla, lapur txikiak, Bilbo ingurukoak. Kamioian agertu zen emakumea zein izan daitekeen ordea, ez dakite. Epaileak Edurne Iriarte hiltzat eman nahi du ofizialki, baina Asiainek beste hiru egun eskatzen dizkio bahiketa ikertzen jarraitzeko. Bide batez, Garciak Castellsen detektibe ajentziari deitu eta Edurneren telefono sekretuaren zenbakia emateko agindua ematen du, bestela bulegoak errejistratuko ditu. Telefonoaren datuekin, errejistratutako deiak arakatzen dituzte Asiainek eta Txuekak: 2010etik 2011 bitartekoak dira, 7 hilabetetan zehar. Gehienetan agertzen den telefonoa jada ez da existitzen. Bigarrena Iruñeko bidai ajentzia batena da. Bertara deitzen dute, baina haien datu-baseetan ezabatu dira datu haiek. Berdin hirugarerenarekin, autoak alokatzeko enpresa batena da eta informaziorik ez dute. Laugarrenean, emakume bat agertzen da, Rosa Morell izenekoa. Azkenean emakume hori gogoratzen da Denian (Alakanteko herri bat) duen masia bat alokatu ziola Edurneri. Baina Edurne izenez ez, Elena Perez edo izenarekin alokatu zion. Gogoratzen da aurrez urtebeteko alokairua ordaindu ziolako. Gogoratzen da baita detektibe bat , Castells zalantzarik gabe, etorri zela galdezka eta andre baten argazkia erakutsi ziola, baina argazki horretako andrea ez zela Elena Perez hura. 2010eko udan alokatu zion, eta urtea baino lehen andrea desagertu zen. Etxera sartu zen Morell, beste batzuei alokatzeko, eta andreak etxean gauza asko utzi zituela ikusten du. Morell agurtu, eta Txueka dator esaten mugikor hori ez dela Edurneren, Karen bere ahizparena baizik. Rosa Morellek etxea alokatu zuen andrearen NANaren kopia bidali eta argazkiak Edurnerena dirudi, baina ez daude seguru. Edurne Iriartek NANa faltsutu zezakeen, ordea. Zertarako joan zen Alakantera? Amorantea zuen? Egun batzuk bakarrik pasatzera? Karen ahizpari buruzko daturik ez dute aurkitzen 2012tik. Alberro poliziak Artundok gordetzen zuen bahiketaen paketea Gandiatik bidali zela dio.  Asiain gogoratzen da Castellsek paketea Bilbotik bidali zutela esan ziola. Kasualitatea da gainera, Alakanteko Denia herria eta Gandia gertu daudelako. Gauza susmagarriak ikusten hasten dira bideoan galdara utzi zuten agerian, Edurne Iriartek erakutsiako letrak ere bai. Bahiketa egiteko Edurneren autoko gurpiletako torlojuak askatzearena ere arraroa da, autoa edonon gelditu zitekeelako. Asiainek Castellsi deitu eta Iriarteren kasua ixteko datu batzuk eskatzen dizkio: deigarriena, paketearen posta bulegoa Bilbokoa zela konfirmatzen diola, eta beraz gezurretan ari dela Castells.

Interpoleko txostena jasotzen dute, non esaten den Europa ekialdeko bahitzaile sareek ez zituztela bahitzen zituzten biktimen autoak manipulatzen, baina kasu batzuetan bai. Artundoren memorietatik irudi zenbait berreskuratzea iusten da: bi neska gazteekin dantzan eta sexu harremanetan, biak oso antzekoak, baina batek ileordea duela dirudi. Asiainek garbi ikusten du nesketako bat Nagore Artundo dela. Nagorerekin hitz egitera doa, neska nahiko galdurik dago, eta Asiainek garbi esaten dio: badakiela Harkaitz bere aitak egindako egindako bortxaketaren fruitua dela. Nagorek alde egiteko esaten dio.

Telebistan Eduren Iriarte bideoa botatzen dute, eta hiltzat ematen dute. Asiain haserretu egiten da eta are haserreago Garcia epailea. Kasuan dabilen polizietako bat izango dela pentsatzen du Asiainek.

Azaroak 19, seigarren eguna

Komisaldegian Asiainek Begoña Leoz izeneko andre baten bisita hartzen du. Bezperan telebistan Iriarteri buruzko bideoa ikusita, Edurne Iriarte duela urtebete Naxos Greziako irla turistikoan ikusi zuela ziurtatzen dio, Asiainen harridurarako. Aurretik ezagutzen zuen, lankideak izan zirelako. Hasiera batean, Asiainek Iriarte, bahitzaileek askatu eta gero, Naxos irlara alde egitea erabaki uzela pentsatzen du, senarrarengandik ihesi. Baina berehala argi ikusten du puzzlea: Iriartek bere bahiketa simulatu zuen, bahiketaren hipotesia konfirmatzen zuten arrasto gehiegi utzi zituelako: bideoa, bahiketa tokia eta autoaren manipulazioa. Lankideak bildu eta bahiketa simulatuaren hipotesiaren berri ematen die. Ertzainek Artundoren etxea erre zuten bi arabiarrak atxilotu dituzte, eta aldi berean forensearen deia jasotzen du, baieztatuz kamioi errean zegoen gorpua Edurne Iriarterena dela, bere ahizpa Karenek identifikatu duelako. Asiainek hitz egiten du Karenekin, eta honek aitortzen dio Naxosera joan zirela, Edurnek bahiketa simulatu eta gero. Familia xume batean heziak, eta diru askorik gabe, Edurnek diru asko zuen Alvaro ezagutu zuen. Maitemindu egin zen, baina berehala gauza arraroak ikusten hasi zen: Artundok diru asko manejatzen zuen, batzuetan galduta ematen zuen eta zauri txikiekin etortzen zen. Edurnek gela ezkutua aurkitu zuen, eta hango material informatikoan orgiak eta ikusi zituen, tartean bere Nagore alabarekin. Edurnek bideo horiek saltzen zituela uste zuen, eta hortik diru pila. Edurnek Artundo utzi eta ihes egitea pentsatzen du. Bahiketa simulatua planifikatzen du, Asiainek susmatu zituen xehetasun guztiekin. Izan ere, helburua zen polizia zulora eraman eta Iriarte hil zutela ondorioztatzea. Autoa manipulatu eta berehala Deniara joan zen, mozorroturik. Gero Iruñera itzuli, mendira igo eta erreskatearen dirua hartu zuen. Deniara itzuli eta gizon bat, Castells, ikusi zuen bere etxearen inguruan zelatatzen, seguruasko Deniatik bidalitako bahiketaren paketearen pistari jarraituz. Gau batean etxera sartu eta Edurnek korrika alde egin behar izan zuen. Castellsek gordetako dirua beretzat gorde zuen. Edurnek berari, Kareni, deitu zion, Grezian elkartzeko. Handik denbora batera, Edurne Grezian gaixotu zela kontatzen du, eta diru gehiago behar zutenez, Artundori xantaia egitea erabaki zuten, orgien bideokin, nahiz eta bideo horien kopiak Denian geratu ziren. Bideoak argitatartuko zirela beldurrez eta eraman ezinez, Artundo suizidatu zen, Harkaitz txikia berarekin eramatearekin batera. Baina aurrez Edurne joan zen mendira dirua jasotzera, baina ez zen itzuli. Bitartean Karen Tuterako hotel batean egon da, Edurneren gorpua aurkitu arte.

Asiain arabiar bat galdezkatzen du komisaldegian. Hasieran ez du kolaboratu nahi, baina Asiainek mehatxatu egiten du, bizitza erdia kartzelan pasako duela. Dei batez enkargu bi egiteko deia jaso zutela: Tafallan aurkituko zuten auto batean zegoen gorpua lurperatzea, burua txikituta, eta Artundoren etxea erretzea. Horretarako mapak autoan bertan egongo ziren. Hasi ziren gorpua lurperatzen, baina lurra gogorra zenez, erregazi betetako kamioi bat lapurtu eta gorpua barruan etxearen aurka botatzea pentsatu zuten. Asiainek enkargua nork eman zien galdetu. eta arabiarrak ez dakiela dio hasieran, baina azkenean presionaturik detektibe zahar batek eman ziela aitortu, Castellsek beraz.

Azaroak 20, zazpigarren eguna

Castells galdezkatzen du Asiainek. Castellsek Deniara joan zela eta dirua lapurtu zuela ukatu egiten du. Baita ere Iriarte dirua jasotzera mendira joan zenean hil duela, eta arabiarrei Edurneren gorpua ezkutatu eta etxea erretzeko agindua eman zuela. Artundoren orgiei buruz ere ez daki ezer. Etxea erretzearen helburua bideoak erretzea zela botatzen dio Asiainek, orgia antolatzaileak babesteko.

Forensearengana doa berri Asiain, ez dagoelako seguru gorpua Edurnerena denik. Leuzemia arrastoak bazituela, Karenek konfirmatu bezala. Baina esaten dio forenseak hausturarik ez duela eta Asiainek gogoratzen du Artundoren neskameak esan ziola hanka bat hautsi zuela behin.

Epilogoa

Aste batzuetara Asiain Naxosen dago. Karen dela dion emakume horrekin hitz egiten du, eta botatzen dio bera ez dela Karen, Edurne baizik, gorpua hausturarik ez zuelako. Aurrean duen emakumea Edurne da, beraz. Eta orain Edurnek esaten dio ahizpak eskaini zuela bere burua diruaren bila joateko. Harkaitzen heriotzaren errudun sentitzen da, Artundori xantaia egin ziotelako Harkaitz bere semea zela zabalduz, ez bideoekin. Horren susmoa Harkaitzen gaixotasun genetikoan hartu zuten, intzestuaren eraginez. Artundok bere burua hil eta intzestuaren arrasto guztiak ezabatzeko hil eta ezkutatu zuen Harkaitz. Castells kartzelan dagoela esaten dio, baina bera atxilotzera ez dela etorri aitortzen dio, oporretan baitago.

Pertsonaiak

  • Leire Asiain, kasua ikertzen duen polizia inspektorea
  • Txueka, Alberro eta Ana Sanjuan, Asianen polizia laguntzaileak
  • Garcia epailea, kasua daramana epaitegietan
  • Castells, Edurne Iriarteren bahiketa ikertu zuena eta kasuan nahasturik dagoena
  • Alvaro Artundo, alabaren Harkaitz semea hil eta bere buruaz beste egiten duen gizona
  • Edurne Iriarte, Artundoren emaztea, haren bahiketa eleberriaren kasu zentrala bilakatzen da
  • Nagore Artundo, Alvaro Artundoren alaba eta Harkaitzen ama
  • Baakir, Nagore Artundoren bikotekidea, beltza
  • Darina Ivanova, Artundoren etxeko neskamea
  • Irina Dmitrenko, Asiainen zaintzapean dagoen emakumea, etxeko bortxakeria jasaten duena. Han eta hemen agertzen da eleberrian, Asiainek asaldatzen duen kasua, Artundo eta Iriarteren kasuarekin batera, hori ere emakumeekin loturik. Azkenean, Irinak bere burua leihotik behera bota, hilzorian geratu eta errudun sentituko da Asiain, kasuaz behar bezala arduratu ez delako.
  • Ander, Asianieik haurren urtebetetze festa batean ezagutzen duen gizona, berarekin ligatu nahi duena eta Asiainek gainetik kendu nahi duena.
4139 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.