Biktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen…
Getizazioa gizatalde edo klase sozial bat ghetto batean baztertu edo zokoratzeko prozesua eta horren ondorioa da, ghettoa edo haientzako eremu berezia sortzea bera alegia. Adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, talde batek pairatzen duen esklusioa salatzeko. Getizazio-prozesua konplexua da, baina abiapuntua gizatalde bat berezi edo desberdintzat hartzea da; horren ondoren datoz, estereotipoak sortzea, diskriminazioa, esklusioa gizarte harreman eta arlo askotatik eta azkenean eremu fisiko edo sozial bereziak, ghettoa alegia, sortzea. Terminoa euskaldunok Euskal Hrrian pairatzen dugun egoera deskribatzeko erabiltzen da, zokoratzea alegia, finean erdara bereganatzea eragiten duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.