Gerra zikina


KategoriakPolitika

Gerra zikina herrialde edo eskualde batean disidentzia eta insurjentziaren aurka estatutik bultzatu, onartu edo gaitzetsi eta jazarri gabeko manipulazio, propaganda eta bortxakeriazko ekintzen estrategia ezkutu eta aitortugabea da, orokorrean giza eskubideak urratzen dituena. Tortura, hilketa estrajudizialak, atxiloketa masiboak eta orokorrean herrian edo sektore insurjenteetan izua zabaltzeko ekintzak biltzen ditu. Gerra zikinean insurjentziaren aurka zernahi tresna baliagarria dela onartzen du estatuak, erabateko gerra estrategia barne (eta hortik gerra), estrategia horrek legeak urratzen dituela jakin arren (eta hortik zikin).  Terminoa Argentinan 1970 eta 1980eko hamarkadetan diktadura militarraren agintzaritzapean disidentziaren aurkako ekintzak izendatzeko erabili zen lehen aldiz. Euskal Herrian, 1970 eta 1980ko hamarkadetan bereziki espainiar estatuak Nazio Askapenerako Euskal Mugimenduaren aurka buruturiko legez kanpoko borroka (GAL, esaterako) izendatzeko ere erabili da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, dirty war; gaztelaniaz, guerra sucia.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.