Gerra-ekonomia (gerrako ekonomia)


KategoriakEkonomia

Gerra ekonomia edo gerrako ekonomia gerran dagoen herrialde batek gerra egoerak ekonomian sorrarazten dituen desorekak gainditzeko ezartzen duen politika ekonomikoa da. Gerrak eragiten duen arazo nagusia eskasia da, besteak beste gerrak ekoizpenean eta hornikuntzan ekar ditzakeen arazoengatik, arazo horretatik bestelakoak ere eratortzen dira, hala nola inflazioa. Gerrak ekartzn dituen arazo horiei aurre egiteko politika ekonomikoak izaten dira, besteak beste, autarkia, ekoizpenaren eta prezioen estatu-kontrola, moneta-politika zorrotza, kapitalen kontrola eta herritarren mobilizazioa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, war economy; gaztelaniaz, economía de guerra.

173 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.