Finantzetan, gerorapena ordainketa eta kobrantza bati buruz adostu egiten den denbora luzapena da, printzipioz aurreikusitako unean baino geroago gertatzen dena. Adibidez, kreditu txartelaz zerbati eskuratu eta ordainketa hilabetera egiten denean, gerorapena hilabete batekoa da.
Beste testuinguru batean, errentei buruz alegia, gerorapena kapital bat inbertiturik, kapital hori errenta periodiko edo aldizkako moduan berreskuratzen hasi bitartean pasatzen den denbora da. Adibidez, 50.000 euro inbertitu, eta kapital hori gehi horren etekinak hemendik 10 urtera berreskuratzen hasten direnean, hileko errenta finko moduan adibidez, gerorapena 10 urtekoa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, deferral; gaztelaniaz, diferimiento.
Loturiko artikuluak
Kapital harpidetuaKapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina…
Enpresa subsidiarioakEnpresa subsidiarioak enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haietan dituen kapital-partaidetzen bitartez, baina autonomia eta independentzia dutenak kudeaketa mailan, enpresa filialetan ez bezala.
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.