Hornitzaileak enpresa edo erakunde bati produktuak saldu edo eskura jartzen dizkiotenak dira. Saltzaile edo kontratista ere deitzen zaie. Kontabilitatean, hornitzaileekiko zorrak "Hornitzaileak" atalean sartzen dira. Ikus, gainera Bezeroak

Kontabilitatean, gerakina aurreko ekitaldi ekonomiko batetik erabili edo bideratu gabe geratu diren diru-zenbatekoak dira. Testuinguru desberdinetan gerta daiteke; adibidez, mozkin-gerakina banatu gabe edo beste kontu batera eraman gabe geratzen den mozkin edo irabazien zatia da; diruzaintzako gerakina, berriz, administrazio publiko batean eta horren aurrekontuari buruz, urte amaieran kobratzekoak diren diru kopuruak ken ordaindu beharrekoak dira: gerakina positiboa bada, hurrengo urteko aurrekontura eraman daiteke sarrera gisa; negatiboa bada, hurrengo urteetako aurrekontuetan neurri zuzentzaileak beharko dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, remanente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.