Geozentrismoa (teoria geozentrikoa)


KategoriakFilosofia

Geozentrismoa, teoria geozentrikoa edo modelo geozentrikoa Lurra ("geos") unibertsoaren zentroan dagoela eta beste argizagi guztiak horren inguruan bira egiten dutela baieztatzen duen teoria astronomikoa da. Antzinarotik zabaldutako teoria da, Aristoteles filosofo greziarrak bereganatu eta osatu zuena, baina Ptolomeo erromatar egiptoar jakintsuak II. mendean landu eta findu egin zuena. Harrezkero, teoria geozentrikoa unibertsoaren paradigmaren nagusia bilakatu zen mila urte baino gehiagotan zehar, harik eta XVI. mendean Nikolas Kopernikok bere teoria heliozentrikoa plazaratu zuen, zeinaren arabera Lurrak Eguzkiaren inguruan bira egiten duen.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, geocentrism, geocentric model; gaztelaniaz, geocentrismo, teoría geocéntrica.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.