Geopolitika (definizioa)


KategoriakPolitika

Geopolitika estatuek lurraldeetan, haietako baliabideetan eta bertako populazioetan bilatzen dituzten eragina, kontrola eta menpekotasuna lortze aldera garatzen den politika da, politika horren ondorioz beste estatuekin sorrarazten diren lehiak eta gatazkak kudeatzearekin batera. Historian zehar, inperio guztien zabalkuntza geopolitikan oinarritu da, baliabide preziatuenak zeuden lurraldeak kontrolatu nahian. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Mendebaldeko blokearen eta bloke komunistaren arteko talka izan zen geopolitikaren ardatz nagusia. Bloke komunista deseginda, interes geopolitikoak inoiz baino biziago daude, zibilizazioen arteko talka zein herrialde emergenteak eta haien arteko aliantzak izanik fenomeno geopolitiko nabarienak.

Ikus, gainera

187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.