Oposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente…
Politikan, geometria aldakorra gehiengora heltzen ez den alderdi edo gobernu batek alde bateko zein besteko alderdi eta indar politikoekin itunak hitzartzeko duen ahalmena da, politikei zein karguei buruzko negoziaketetan botere handiagoa ematen duena (beste alde bateko indarrekin itunak adosteko mehatxuak eginez). Geometria aldakorreko itunak ohikoak dira zentroko edo ezker nahiz eskubiko alderdi moderatuetan, ezkerrera nahiz eskubira aurki ditzaketelako adiskide politikoak. Alderdi erradikalek berriz guztiz mugatua dute geometria aldakorreko itunak garatzeko ahalmena, espektro politikoko muturrean izanda, itunak bilatzeko alde bakar batera migitu behar dutelako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, geometría variable.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.