Genero ikuspegia erakunde batean jarduera bat garatzean emakumeek jasan dezaketen diskriminazioa, desberdinkeria eta bazterketa egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko erabaki eta ekintzen multzoa da, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasun egoera sustatu eta bermatze aldera. Finean, gizon eta emakumeak berdintasunean eta elkartasunean bizi eta lan egiteko ahaleginen multzoa da, horretan traba egin dezaketen jokabideak baztertuz. Lan ideologikoa da maiz, emakumeei buruz gizartean barneraturik dauden estereotipoak kolokan jartzeko ekimen kolektiboa, pertsona guztien inplikazio pertsonala ere eskatzen duena aldi berean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, perspectiva de género.
Loturiko artikuluak
Genero-berdintasunaGenero-berdintasuna gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna da gizartean, diskriminaziorik gabe, aukera berdinekin eta arrakalarik gabe. Genero-berdintasunera heltzeko genero-parekidetasunerako (gizon eta emakumeentzako tratu berdina) eta genero-ekitaterako (emakumeen aldeko…
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…
Genero ekitateaEmakumeak eta gizonak berdin tratatzen dituen genero parekidetasunetik haratago, genero-ekitatea benetako berdintasunera heltzeko diskriminazioa pairatzen duenaren egoera eta zirkunstantziak aintzat hartu eta gainditzeko erabakiak hartu eta ekintzak garatzeko…