Genero-identitatea edo genero-nortasuna norberak bere generoari buruz duen ikuskera edo autodefinizioa da, maskulinoa, femeninoa edo dikotomia biologikoa gaindituz, horien artekoa den. Generoari buruzko sentimendu, rol, proiektu eta pentsamenduak biltzen ditu eta ez du zertan ezaugarri morfologiko sexualarekin bat etorririk.
Orokorrean, genero-identitatea pertsonaren baitan garatzen da, baina gizartean maskulinoari eta femeninoari buruz ezartzen diren rol, estereotipo eta portaeren eraginpean. Ildo horretatik bi motako ikuspegiak landu dira genero-identitatea ikertzeko: alde batetik, genero-identitatea batez ere subjektuaren baitan garatzen diren prozesu psikologikoen emaitza litzateke; eta bestetik, faktore sozialak nabarmentzen dituztenak identitate horren eraketan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Genero-berdintasunaGenero-berdintasuna gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna da gizartean, diskriminaziorik gabe, aukera berdinekin eta arrakalarik gabe. Genero-berdintasunera heltzeko genero-parekidetasunerako (gizon eta emakumeentzako tratu berdina) eta genero-ekitaterako (emakumeen aldeko…
IdentitateaIdentitate kontzeptua psikologian, soziologian, antropologian eta filosofian baliatutako kontzeptua da izan da, eta beraz ikuspuntu ezberdinetatik landua. Hala eta guztiz ere, kontzeptuaren hainbat elementu argiak dira, eta adostasunez…
Genero-rolakGenero-rolak gizarte edo kultura batean emakumeari nahiz gizonari atxikitzen zaizkion rolak dira, emakume nahiz gizonengandik espero direnak, genero-estereotipoetan oinarrituta, emakume eta gizonak bereizi eta beraz gizartearen eta norberaren…