Genero-bazterketa


KategoriakSoziologia

Genero-bazterketa emakumeak eta gizonak lanbide eta bizitza sozialeko arlo batzuetara baztertzea edo mugatzea, horren jatorria izanik gizon eta emakumeei buruz gizartean erroturik dauden genero-estereotipoak. Genero-diskriminazioaren muturreko egoera da, desparekotasunezko tratuaz gainera hesi edo muga gaindigaitzak ezartzen dituena. Horren adibideak dira, lanbide arloan, erizain gehienak emakumeak izatea eta suhiltzaileak gizonezkoak. Genero-bazterketak beste dimentsio batzuk ere baditu: emakumeek soldata txikiagoak izaten dituzte (ikus, soldata-arrakala) eta horrek pobrezia egoeran sartu eta haien gizarte-bazterketarako arriskua areagotu egiten du.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, exclusión de género.

 

 

172 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.