Gehiegizko zama edo karga (zergak)


KategoriakEkonomia

Gehiegizko zama edo gehiegizko karga zerga bat aplikatuta zergadunengan gertatzen den utilitate galeraren eta ogasunak eskuratzen duen zerga bilketaren arteko diferentzia da.  Zehazkiago, gehiegizko zama utilitate galera zerga bilketa baino handiagoa denean gertatzen da. Adibidez, zerga bat ordaintzearen ondorioz zergadun batek 100 euroko utilitatea galtzen badu, zerga bilketa 80 eurokoa izanik, gehiegizko zama 20 eurokoa izango da.  Gehiegizko zama zerga baten eraginkortasun ekonomikoaren ezaren ondorioa da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, carga de gravamen.

164 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.