Demografian, hilkortasuna eremu eta data jakinetan hiltzen diren pertsonen kopurua da, populazio osoarekin alderaturik. Kopuru hori aldakorra da adinaren, maila sozioekonomikoaren eta eskualdearen arabera; horregatik ohikoa da adinaren…

Gehiegizko hilkortasuna itxaron edo normaltzat hartzen den mailatik gora dauden heriotzen kopurua, aldi nahiz eskualde jakin batean. Orokorrean, gehiegizko hilkortasuna ezagunak diren hainbat arrazoirengatik izan daiteke, hala hola bero oldeak eta hotzaldiak, epidemiak eta pandemiak, gerrak eta goseteak, hodamendiak eta horien ondorioak. Gehiegizko hikortasuna kalkulatzeko beharrezkoa den heriotza kopuru normala aurresateko eredu estatistikoak erabiltzen dira, adinaren araberako egitura demografikoa, urtaroa eta ezagunak diren bestelako aldagai azaltzaileak kontuan hartuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, excess deaths; gaztelaniaz, exceso de mortalidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.