Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Gazteria kategoria soziala da, dimentsio demografikoa, ekonomikoa eta kulturala biltzen dituena. Demografiaren aldetik, orokorrean 14 urtetik, nerabezarotik alegia, 30 urte bitarteko pertsonak, gazteak alegia, biltzen ditu. Ekonomikoki, gazteak hezkuntza ibilbide bukatu, lan munduan hasi eta gurasoen dependentzia ekonomikotik ateratzen diren pertsonak dira. Dimentsio sakonena, ziur aski, kulturala da, gaztea heldu berria den pertsona gisa definitzen duena, independente eta askea, eta ildo horretatik hedonismoa, indibidualismoa eta moderno eta errebelde izatearekin lotzen dena. Indibidualismo horrexegatik, baztertu beharko lirateke gazteria kolektibo homogeneo gisa hartzen duten ikuspegiak, gazteriaren baitan mota guztietako mundu ikuskerak, itxaropenak, sinesmen, bizi proiektuak eta zaletasunak aurki baitaitezke -hain zuzen ere, gazteria da azpikulturen giza eremu nagusia-.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, youth; gaztelaniaz, juventud.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.