Euskal Herriko gabon kanta bilduma eskura dezakezu hemen, PDF formatoan, aise inprimatzeko.
Gazte gaztetatikan, Adio Euskal Herriari ere deitua, Jose Maria Iparragirre abeslariak konposaturiko abestia da, euskal kantutegi herrikoiaren abesti ezaguna bilakatu dena. Bereziki ezaguna da Antton Valverde kantariaren bertsioa.
Hitzak
Gazte-gaztetatikan herritik kanpora,
estranjeria aldean pasa det denbora.
Herrialde guztietan toki onak badira,
baina bihotzak dio: Zoaz Euskal Herrira!
Lur maitea hemen uztea da negargarria,
hemen gelditzen dira ama ta herria.
Urez noa ikustera, bai, mundu berria,
oraintxe, bai naizela urrikalgarria.
Agur, nere bihotzeko amatxo maitea!
Laster etorriko naiz, konsola zaitea.
Jaungoikoak, nahi badu ni urez joatea,
ama, zertarako da negar egitea?
Ni urez joatea
Ama zertaraco da
Negar egitea."
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.