Soldata-egitura enpresa batek langile talde ezberdinei ordaintzen dizkien soldaten osagaien multzoa da, bereziki zati finkoa eta aldakorrak bereiziz eta osagarriak zehaztuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, wage structure; gaztelaniaz, estructura…
Gauzazko ordansaria, dirutan jaso ordez, gauzatan (objektu fisiko nahiz zerbitzuetan) jasotzen den ordainsaria. Egun, gauzazko ordainsaria langile askok izaten duten aukera da, euren soldata gordinaren zati bat otordu, garraio eta bestelako zerbitzuetan xahutzeko, ordainsari malgua delako sistemaren baitan, bide batez ordainsari horien errenta-zergak saihesteko. Espainian, gauzazko ordainsariak ezin du soldata osoaren %30 baino gehiago osatu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, payment in kind; gaztelaniaz, retribución en especie, remuneración en especie.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.