
Alemaniako trenbide-sarea.
Garraio sarea edo garraiobide sarea garraiorako azpiegitura multzo bat da, pertsona, gauza eta gaien desplazamendua ahalbidetzen dutena lurralde batean zehar. Garraio-sarea garraiobide mota bakar batekoa izan daiteke, edo garraiobide batzuetakoa, intermodalitatearen bitartez. Eraketa geografikoaren arabera, garraio-sarea izan daiteke erradiala, puntu zentral batetik adarrak luzatzen dituen lurraldean zehar; erretikula erakoa, puntu guztiak lotzen dituena, beraien arteko distantzia txikienarekin, edo lineala, adar luze bakar batek osatua.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, transport network; gaztelaniaz, red de transporte.
Loturiko artikuluak
Bide azpiegiturakBide-azpiegiturak ibilgailuak -autoa, kamioiak, autobusak, bizikleta eta antzekoak- bideratu eta garraioa ahalbidetzeko eraikitako errepide eta bideen sarea dira, bide horietatik trafikoa bermatzeko beste instalakuntzekin batera, hala nola trafiko…
Garraioa (definizioa)Geografia ekonomikoan, garraioa pertsona eta ondasun eta materialen mugimendua da, toki batetik bestera, garraiobideak eta ibilgailuak baliatuz. Beste hizkuntzetan: ingelesez, transport; gaztelaniaz, transporte. Ikus, gainera Garraiobideak Garraio-sareak
Garraio-azpiegiturakGarraio-azpiegiturak garraio-sistema batean ibilgailuak ibilarazi eta haietatik ibiltzeko behar diren bide eta bestelako instalakuntzen multzoa da, hala nola errepideak (ikus, gainera, bide-azpiegiturak), portuak, trenbideak, aireportuak eta abar. Beste…