Zoriz zenbakizko balioak hartzen dituen aldagai bat zorizko aldagaia da (ing. random variable, gazt., variable aleatoria); adibidez, bikote batek izango duen haur kopurua eta ikasle batek azterketa batean lortuko duen nota. Zorizko aldagai batek har ditzakeen balio guztiak horien probabilitateekin batera ematen direnean, zorizko aldagaiaren probabilitate-banaketa (ing., probability distribution, gazt., distribución de probabilidad) definitu dela esaten da.
Gardenki guztiak hemen, PDF formatuan, ikus ditzakezu, eta hemen, launaka inprimatzeko prest.
Ikasgai hau Estatistika: probabilitate teoria eta inferentzia (ekonomia eta enpresa) ikasliburuko ikasgaia da.
Halaber, "Estatistika eta datuen analisia" irakasgaian ematen da, EHUko Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Josemari Sarasola irakasleak eskainitakoa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gardenki: Estimatzaileen lagin-banaketakEstimatzaile baten lagin-banaketa estimatzaile bati dagokion probabilitate-banaketa da. Estimatzaileak lagineko datuetatik kalkulatzen diren balioak dira, adibidez, datu batzuekin kalkkulaturiko batezbesteko bat. Laginak zoriz aukeratzen direnez, estimatzaileek balio aldakorrak…
Stock aldagaiak eta fluxu aldagaiakStock aldagaiak une zehatz bati buruzko aldagaiak dira, une jakin batean neurtzen direnak; hala nola, biztanleria edo automobil parkearen tamaina (2018ko abenduaren 31n, adibidez). Fluxu aldagaiak berriz, epe…
Gardenki: Probabilitate desberdintzakProbabilitate desberdintzak banaketa zehatza ezagutzen ez diren kasuetan, baino itxaropenari, bariantzari edo bestelako informazioa dagoenean probabilitateak hurbildu eta mugatzen dituzten desberdintzak dira. Ondorengo gardenkietan, Markoven desberdintza, Txebixev-en desberdintza,…