Markoven kateetan xurgapenezko edo itzuliezinezko trantsizioak izan daitezke, behin hara iritsita atzera bueltarik ez dagoenean. Egoera xurgakor horietara iristeko behar den batez besteko denbora kalkulatzea interesgarria izan daiteke.
Xurgapen-denbora horiei buruzko gardenkiak hemen, PDF formatoan, ikus ditzakezu, eta hemen, launaka inprimatzeko prest. Hemen, problema sorta baten ebazpenak dituzu.
Hemen, berriz, ekuazio-sistemak ebazteko aplikazioa duzu.
Aurreko aplikazioak batzuetan dio ez dagoela soluziorik, bereziki ekuazio askotako sistemetan, baina problema hauek egoki planteatu eta ebatziz gero, beti dago soluzioa. Beti soluzioa ematen duen beste aplikazio bat.
Ikasgai hau Estatistika: probabilitate teoria eta inferentzia (ekonomia eta enpresa) ikasliburuko ikasgaia da.
Loturiko artikuluak
Noumenoak eta fenomenoakKant-en filosofian, noumenoa (nomenoa ere deitua) eta fenomenoa objektuen bi ikuspegi dira, ezagutzaren mugak finkatzeko baliatzen direnak. Objektuak esperientziatik edo zentzumenetatik azaltzen direnean, fenomenoak dira (antzinako grezierako φαινόμενoν hitzetik, "itxura",…
Gardenki: Epikuro Samoskoa eta epikureismoaEpikureismoa Epikuro Samoskoa antzinako greziar filosofoak abiarazitako mugimendu filosofikoa izan zen. Horri buruz jakin nahi baduzu, klik egin hemen, horri buruzko gardenkiak PDF formatoan eskuratzeko.
Markov-en kateakMarkov-en kateak une diskretu batetik bestera bere egoera diskretua aldatzen doan prozesu estokastikoak dira, une bateko egoera aurreko uneko egoeraren mendean soilik dagoenean; adibidez, toki batean euria eta ez…