Zeinuen proba (ingelesez, sign test; gazteleraz, test de signos, prueba de signos) medianaren balio beti buruzko proba ez parametrikoa da, banaketa binomialean oinarritzen dena. Halaber, lagin binakatuetan bi laginek…

Kolmogorov-Smirnov proba, lagin bakar baterako, doikuntza-proba bat da, ezarritako probabilitate-eredua egokia dela erabakitzeko, banaketa-funtzio enpirikoaren eta banaketa-funtzio teorikoaren arteko distantzia maximoa hartzen duena estatistikotzat. Distantzia maximoak egoerari dagokion balio kritikoa gainditzen badu, eredu baztertu egingo da. 1933 urtean garatu zuen Andrei Kolmgorov matematikariak, eta 1939an Vladimir Ivanovitx Smirnov zabaldu.
Kolmogorov-Smirnov probari buruzko azalpen didaktiko bat, gardenki moduan, hemen aurki dezakezu, PDF formatoan. Launaka inprimatzeko moduan, PDFn baita ere, hemen aurkituko duzu. Beste alde batetik, hemen duzu proba ebazteko balio kritikoen taula, PDF formatoan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.