Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Garbiketa etniko giza populazio baten aurka burutzen den jazarpena da, euren bizitokietatik beste lurralde batzuetara mugiarazteko, bizitokia duten lurraldea garbitu nahian, arrazoi politiko edo erlijiosoengatik eta populazio horren jatorri arrazazko edo etnikoan oinarrituta. Jazarpena populazio horretako kideen hilketaraino heltzen denean, genozidioa dela esaten da. Espresioaren egokitasuna eta zilegitasuna eztabaidagarria da, lurraldea garbitu egin behar dela suposatzen duelako, eta beraz nolabait garbitzailearen eta genozidaren ikuspegia bereganatzen duelako. Terminoa 1990eko hamarkadetan erabiltzen hasi zen Jugoslaviako Gerretan, musulman eta beste gutxiengo etnikoaren aurkako eraso eta jazarpenak burutu zirenean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.