Marketinean, produktu baten kokapena edo posizionamendua produktu horri buruz kontsumitzaile batek duen pertzepzioa da, produktu horren ezaugarri interesgarrien multzoa, lehiakideen produktuetatik bereizten dutena. Ikus, gainera Segmentazioa Marka

Garbiketa berdea, nazioartean greenwashing inglesezko terminoaz ere ezaguna, enpresek ingurumenarekin duten arduraren irudi faltsua emateko eta ingurumenarekin duten jokabidea zuritzeko nahita egindako ahaleginen multzoa da (ikus, gainera, itxurakeria morala). Termino gaitzesgarria da, garbiketa berdea egiten duen enpresak informazio faltsua, edo gutxienez partziala, zabaltzen duelako, modu argian edo subliminalean. Euskaraz, mailegua erabili da orain arte, garbitu baino zuritu esan beharko litzatekeen arren.
Terminoa 1986 urtean sortu zen, Jay Westerveld ingurumenaren aldeko aktibistak hoteletan eskuoihalak berrerabiltzeko gomendioa ingurumenaren aldeko ekintza bezala aurkezteko enpresek zabaltzen zuten mezua gaitzesteko, aldi berean ingurumena kaltetzen zuten hainbat praktika burutzen zituztelarik.
Terminoa horretan oinarrituta, bluewashing terminoa ere asmatu da, enpresek garatzen dituzten humanitarismo faltsua gaitzesteko. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.