Garapen errealeko eremua eta garapen potentzialeko eremua


KategoriakHezkuntza

Garapen errealeko eremua eta garapen potentzialeko eremua (garapen erreala eta garapen potentziala) Lev Vigotski pedadogo errusiarrak 1930 hamarkadan garatu zuen hezkuntza teoriaren kontzeptuak dira. Haren arabera, garapen errealeko eremua edo garapen erreala haurrak bere kabuz egin dezakeen hura da, besteen laguntzarik gabe. Garapen potentziala berriz, besteen laguntzarekin, besteengandik ikasita, ikas dezakeen hori da. Bi eremu horien arteko distantzia hurbileko garamen eremua da, eta zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta aukera handiagoak izango ditu haurrak ikasteko. Horretarako Lev Vigotski interakzio sozialak aldezten zituen, haurra konpetentzia handiagoko haurrekin harremanak izatea alegia, era horretan hurbileko garapen eremua zabaldu egiten zelako, haurrak ikasteko aukerak aberastuz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, zona de desarrollo real y zona de desarrollo potencial.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.