Autogarapena, garapen pertsonala edo hazkunde pertsonala pertsona batek bere burua hobetze aldera egiten dituen ekimen eta ahaleginen multzoa da, helburu berriak lortze aldera ikasiz eta behar diren trebeziak…

Garapen-ardatzak pertsona eta salgaien fluxu handia edta bizia biltzen duten espazio geografikoak dira, bai haien barnean, bai kanpoaldera, eskaintzen dituen garraio- eta komunikazio-sareen loturari esker. Gainera, jarduera ekonomikoen dentsitate handia dute, inguruko eskualdeekin alderatuta, sare horiek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatzeko. Eremu horietako garraio-azpiegiturak barne-garapenera ez ezik, beste ardatz batzuekiko konexioa erraztera ere bideratuta daudenez, espazio horiek luzetarako ardatz gisa azaltzen dira gehienetan, eta ezaugarri horrek ematen die azkenean ardatz izena espazio geografiko horiei.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, development axes, gatzelaniaz, ejes de desarrollo.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.