Garaikidea


KategoriakArtea

Agian Aro Garaikidea edo Historia Garaikidea bilatzen ari zinen.

Garaikide hitzak beste baten garai, denbora edo aro berekoa denaren ezaugarria adierazten du. Hala, garaikide izatea orain egotea da, eta orainak eskaintzen dituen aukerak garatzea. Ildo horretatik, garaikideak direla esaten da, garaian garaiko literatura, zinema eta artea, bereziki jarduera horiek direlako sormenean oinarritzen direnak eta beraz posibilitateak zabaltzen dituztenak, maiz posibilitate artistiko horiek stream edo joera jakin batzuei jarraiki eta beraz gizartera zabalduak. Aldi berean, garaikidea ez dena, antzinakoa edo zaharkitua dela esaten da maiz mespretxuz. Hortaz, garaikidetasuna ez da soilik denbora puntu batean izatea, baizik eta munduan egoteko modu bat, orainak eskaintzen dituen bideak jarraitzeko jarrera izatea.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, contemporary; gaztelaniaz, contemporáneo.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Garaikidea"; Gizapedian, 23 urria, 2020, /garaikide-garaikidetasuna/.
220 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.