Adiera ekonomiko hutsean, gastua dirua zerbaitetan xahutzea da. Kontabilitatean, ordea, gastuak edo xahupenak adiera zehatzagoa du: gastu ekonomikoa gastua izango da kontabilitatearen adieran, ekitaldi ekonomikoan zehar kontsumitu egiten…

Kontabilitatean, galdagarritasuna enpresa batek dituen zorrak ordaintzeko obligazioa da, horien epemuga iragan eta gro. . Galdagarritasuna ez da uniformea, ordea: epe laburreko zorrak galdagarriagoak dira, berehala edo denbora laburrean ordaindu behar direlako; epe luzeko zorrek galdagarritasun txikiagoa dute, epemuga luzeagoa baitute. Pasibo galdagarria galdagarritasunaren arabera ordenatzen da: egoera-balantzean lehenbizi galdagarritasun txikiko zorrak zehazten dira, eta bukaera aldera galdagarritasun handiagokoak, epe laburrekoak alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, exigibilidad.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.