Gaitasun soziolinguistikoa pertsona batek hizkuntza jendartean eta gizartean erabiltzeko gaitasuna da, bere hizketa eta idazketa egoera bakoitzaren erabilera-eremu edo testuingurura moldatuz, kasu bakoitzean gramatika-arauetatik haratago arau kultural eta psikologiko egokiak baliatuz. Betseak beste, agurtzeko modua eta begirunearen adierazpena, hizkuntza-erregistro egokia erabiltzea eta hitzik gabeko komunikazioa. Komunikazio-gaitasunaren ataletako bat da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, competencia sociolingüística.
Loturiko artikuluak
Gaitasun paralinguistikoaGaitasun paralinguistikoa edo konpetentzia paralinguistikoa hitzik gabeko edo hitzez kanpoko komunikaziorako gaitasuna da, tonua, keinuak, jarrerak eta orokorrean hitzezko komunikazioaren literaltasunetik haratago, transmititu nahi den emozioak bideratu eta…
Hitzik gabeko komunikazioaHitzik gabeko komunikazioa edo komunikazio ez-berbala komunikazioaren aldaera edo osagarria da, hitzezko komunikazioarekin batera batera keinuak, jarrerak, begiradak, intonazio edo ahots tonua, esaldiaren abiadura eta bestelako elementuak biltzen…
ParahizkuntzaParahizkuntza pertsona baten ahozko diskurtsoan edukia adierazteko modua da, hala nola abiadura, bolumena eta tonua osatzen dutenak. Parahizkuntza hitzik gabeko komunikazioaren osagaietako bat da, kinesiarekin eta prosemikarekin batera.…