Gaitasun juridikoa pertsona fisikoek, pertsona izateagatik eta beraz jaiotzatik, dituzten eskubide eta obligazioen multzoa da, norberaren borondatez, era autonomoan, eta beste baten partehartzerik gabe eta adinari edo osasun egoera fisiko eta mentalari erreparatu gabe. Hala, nortasun juridikoaren kontzeptu sinonimotzat hartzen da batzuetan, baina nortasun juridikoa gaitasun juridikoa duen pertsonaren nolakotasuna litzateke zehazkiago. Gaitasun juridikotik jarduteko gaitasuna eratortzen da, gaitasuna juridikoak ezartzen dituen eskubide eta obligazio horiek gauzatzeko gaitasuna, praktikan mugatu egiten dena adin txikikoen eta desgaitasun batzuk dituzten pertsonen kasuan esaterako.
Loturiko artikuluak
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
Jarduteko gaitasunaJarduteko gaitasuna pertsona batek egintza juridikoak garatu eta haietatik eratortzen diren eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko duen gaitasun pertsonala da. Printzipioz, jarduteko gaitasuna adin-nagusitasunera helduta eskuratzen da, baina mugatu…