Gaintxurizketa


KategoriakEuskal Herria

Gaintxurizketa Lezoko udalerriko eremu eta auzoa da, udalerriaren ekialdean eta Jaizkibel mendiko hegoaldeko magalean. Mendebaldetik ekialderako norabidean, altuera hartzen doan eremua da, gutxigorabehera 100m-ko altueran gailendu arte. Altuera txikia izan arren,  Gaintxurizketa gainetik ikusmira zabala dago ekialdera, Bidasoaldera; eta mendebaldera, Gipuzkoa zati handi bat ikus daitekeela handik. Baserri auzoa da gehienbat; belardi eta soroak nagusitzen dira paisaian, baso bakan batzuekin, bocage antzeko paisaia osatuz. Badira, hala ere, pabiloi eta bestelako eraikuntza batzuk han hemenka, handik igarotzen diren komunikabideekin batera. Hain zuzen, Donostialdetik Bidasoalderako komunikabide nagusi batzuk igarotzen bertatik, hain zuzen GI-636 errepidea Errenteriatik Irunera, lehen N-1 errepidea deitzen zena, GI-2638, Errenteriatik eta Lezotik Gaintxurizketa Gainera daramana, eta Eusko Trenbideak-eko Donostia-Hendaia eta Adifeko Donostia-Irun burdinbideak (geltoki txiki banarekin). GI-636 eta GI-2638 errepideek bat egiten dute Gaintxurizketa Gaina izeneko puntuan, 69mko altueran, errepideek zeharkatzen duten puntu gorena, non errotonda zabal bat dagoen. Gaintzurizketa Gainaren inguruan daude gainera Lezo, Irun eta Hondarribiko udalerrien arteko mugak. Komunikabide horiek eta haietatik pasatzen trafiko handiak erabat kentzen diote landa kutsua auzoari. Auzoan San Roke jaiak ospatzen dira, abuztuaren erdialdean. Gaintxurizketa Gainetik Jaizkibelgo gailurrerako bidea dago, mendizaleek maiz erabiltzen dutena. Puntu estrategikoa izanik, Espainiako Gerra Zibilean bunker batzuk eraiki ziren Gaintxurizketa Gainan, XXI. mendearen hasieran errepideak zabaltzeko lanetan agerian geratu zirenak.

285 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.