Gainprodukzioa edo gainekoizpena produktu edo zerbitzu baten eskaintza kontsumitzaileen eskaria baino handiagoa denean gertatzen den egoera da, ekoizten den guztia saldu ezin denean alegia. Gainprodukzioa gerta daiteke baita ere sektore ekonomiko oso bati zein ekonomia osoari buruz.
Gainprodukzioaren arrazoiak errentaren eta erosteko ahalmenaren gutxitzea, krisi ekonomiko baten ondorioz (adibidez, krisialdian, arropa salmenta gutxitzen denean) nahiz epe laburrera doitu ezin den gehiegizko ekoizpen ahalmena, ekoizpenerako azpiegiturak gutxiago ekoizteko aukera ematen ez duenean esaterako (adibidez, COVID-19agatiko konfinamenduan, petrolioari buruz). Edonola ere, gainprodukzioaren ondorioak kaltegarriak dira ekonomian, produktu bati buruz prezioaren jaitsiera nabarmena dakar (adibidez, petrolioaren prezioa negatibo izatera heldu zen COVID-19 pandemiaren hasieran), eskaintza eskaria baino askoz ere handiagoa delako. Gainera, askotan prezio-jaitsierak, gehiago saltzeko helburuarekin erabakia, ez du konpontzen gainprodukzioaren arazoa, eskariaren elkastikotasun eskasaren ondorioz (gainprodukzioa izateagatik, argindarra merkeago jarrita ere jendeak ez du argindar gehiago kontsumituko). Gainprodukzioa ekonomia osoari buruzkoa denean, deflazioa gertatzen da. Edonola ere, epe ertain eta luzera gainprodukzioak ekoizpen-ahalmenaren doitzea, txikitzea alegia, eta desinbertsioa ekartzen ditu.
Gainprodukzioa ohikoa izan da liburu sektorean, ekoizpen bolumen handiekin kostua asko murrizten delako, merkatuak bolumen horiek jasotzeko gauza ez bada ere. Nekazaritzan ere, uzta ona izan denean bereziki, ohikoak dira gainprodukzio egoerak, behin-behinekoak izaten badira ere.
Marxismoan, gainprodukzioa, bereizki azpikontsumoak edo gutxiegizko kontsumoak eraginda, da kapitalismoan gertatzen diren krisi ekonomikoen arrazoi nagusia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, overproduction; gaztelaniaz, sobreproducción.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekoizpen-ahalmenaEkoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke: ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena…
Ekoizpen-bolumenaEkoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
AzpikontsumoaAzpikontsumoa gertatzen da familien kontsumo agregatua, kontsumo-ondasunei buruz, haien errenta eskuragarria urritzeagatik iraunkorki ekoizpenaren azpitik geratzen denean, horren ondorioz gainprodukzioa ekarriz. Bereziki teoria marxistan erabiltzen den kontzeptua da,…