Soziologian, konglomeratuak espazio fisiko edo lurralde bera partekatu baina haien artean interakzio gutxi duten gizabanakoen taldea da. Antolakuntzarik gabeko taldeak dira eta askotan aldi baterako soilik eratzen dira.…
Gainordezkapena aukeraketa batean (adibidez, batzorde batean pertsonak edo ikasliburu batean artelan esanguratsuak aukeratzean) kategoria bateko elementuek, izan subjektu izan objektu, duten nagusitasuna da, beste elementuen aldean, populazio edo multzo osoan duten agerpen, presentzia edo garrantzitik gora. Adibidez, erakunde bateko batzorde batean emakumeak %70 badira, erakundean %40 direlarik, emakumeak gainordezkatuta daudela esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, overrepresentation; gaztelaniaz, sobrerrepresentación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.