Azpienplegua naho baino lanaldi laburragoa edo eskasagoa egiten denean gertatzen den enplegu egoera da. Errezesioetan zabaltzen den egoera izaten da, langile asko lanaldi osotik ordukako edo behin behineko…

Gainkualifikazioa gertatzen dela esaten da langileek beraien prestakuntza akademiko eta gaitasun profesionalei dagozkien baino maila txikiagoko lanpostuetan lan egiten dutenean. XX. mendearen bukaeratik bereziki unibertsitateko graduatuen artean gertatu den egoera da, unibertsitateak ustez duen ospeagatik edo igogailu sozialtzat harturik. Gainkualifikazio mota hori unibertsitatean izandako masifikazioaren ondorioa da, lan merkatuak ezin baititu jaso unibertsitatetik ateratzen diren graduatu guztiak. Kualifikazio eskaseko lanpostuetako soldata eskasak eta horien prekarizazioa izaten dira gazte gehienek ikasi eta kualifikazioa altuak eskuratzeko ahalegina egiteko arrazoiak, maila altuko lanpostuak eskuratu nahian (ikus gainera, mugikortasun soziala). Kualifikazioari aurre egiteko lanbide heziketa sustatzea izaten da gehienetan proposatzen den neurria, baino lanpostu horietako soldata igoera eta kondizioen hobekuntzarekin lotu behar da arrakastatsua izan dadin.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sobrecualificación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.