Funtzionalismoa


KategoriakFilosofia

Funtzionalismoa soziologiaren, psikologiaren eta antropologiaren korronte epistemologikoa da, gizarteko eta kulturako elementuak haien funtzioaren arabera definitzen dituena, organismo bizi baten atalak eta organoak bailiran, azkenean sistema osoaren helburuak eta funtzioak betetze aldera, sistemaren iraupena eta bere partaideen beharrak asetzeko alegia. Halaber, funtzionalismoan irizten da gizabanakoak ez duela autonomiarik bere jokabidea eta harremanak erabakitzeko, eta egitate sozial guztiak egitura sozialean betetzen duten funtzio edo helburuak arabera gertatzen direla. Labur, funtzionalismotik gauzak nola gertatzen diren baino, zertarako gertatzen diren ikertzen da, eta beraz, epistemologia teleologikoa dela esan daiteke. Epistemologia kontserbadoretzat jo izan da, gatazka eta aldaketa azaldu egiten ez dituelako, eta beraz horiek ezeztatu eta ukatu, sistemaren helburuak lortzeko aurkako faktoreak direnez; horien ordez, disfuntzioaren terminoa erabiltzen du.1 Adibidez, gizartean dauden desberdintasun sozial eta ekonomikoak justifikatu egiten ditu, bakoitzaren merituen emaitzak direnez, eta bizimodu hobea izate aldera lehiakortasuna eta aurrerapena bultzatzen dituztenez. Gai horri buruz eta beste hainbatetan ateratzen dituen ondorioak direla eta, alborapen ideologiko nabarmena duen eskolatzat hartu da, liberalismoaren baitan. Aldi berean, korronte enpirista da, ikerketetan datuen garrantzia nabarmentzen duena. Émile Durkheim eta Herbert Spencer izan ziren ikuspuntu funtzionalistaren aitzindariak XIX. mendean. XX. mendean, Ameriketako Estatu Batuetan nagusitu zen korronte epistemologikoa izan zen, bereziki Bigarren Mundu Gerraren ondoren; hain zuzen, Harvard-eko Unibertsitatetik jardun zuten Talcott Parsons eta Rober K. Merton soziologoek funtzionalismoaren teoriko nabarmenenak izan dira XX. mendean.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Legge K. The Blackwell Encyclopedic Dictionary of Organizational Behavior. In: Functionalism. ; 1998:0000.
356 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.