Estatistikan, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baterako definitzen da era honetan:
unitate irudikaria izanik.
Funtzio karakteristikoa beti existitzen da, helburu berdinarekin eratutako momentuen funtzio sortzailea ez bezala, eta zorizko aldagaiaren probabilitate-banaketaren ezaugarriak eta propietateak zehazten ditu, modu osotuan (eta hortik karakteristiko izenondoa): funtzio karakteristiko bati probabilitate-banaketa jakin bat dagokio, eta alderantziz. Adibidez, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baten momentuak kalkulatzeko erabiltzen da. Horrela, funtzio karakteristikoa probabilitate-banaketak definitzeko aukera bat da, dentsitate-funtzioak eta banaketa-funtzioak bezalaxe.
Loturiko artikuluak
Funtzio metalinguistikoaFuntzio metalinguistikoa Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) proposatutako hizkuntzaren sei funtzioetako bat da. Funtzio horretan, hizkuntza hizkuntzari berari buruz, kode linguistikoari buruz alegia, komunikatzeko erabiltzen da, hala nola esandako…
Funtzio poetikoaFuntzio poetikoa Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) eman zituen hizkuntzaren sei funtzioetako bat da. Haren arabera, funtzio poetikoa mezua asmo estetiko edo artistikoarekin eratzen denean betetzen da, alegia mezua…
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa balio batetik beherako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duen funtzioa da:[latexpage] Banaketa-funtzio batetik zorizko aldagaiari edo aldagai estatistikori buruzko edozein probabilitate zehaz…