Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, funts soziala merkataritza-xedea ez duten sozietateetan, hala nola irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta fundazioetan, bazkideek egin dituzten ekarpenen multzoa eta horri dagokion 101 kontabilitate-kontua da, kapital-azpitaldearen baitan (10).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fondo social.
Loturiko artikuluak
Hautapen sozialaHautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek…
Funts galdurako dirulaguntzakFunts galdurako dirulaguntzak administrazio publikoek ematen dituzten itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, betiere diru laguntza jasotzean onartu diren baldintza eta obligazioak errespetatzen badira. Beste hizkuntzetan: ingelesez, non-repayable grants, non-recoverable…
Helburu soziala (xede soziala)Helburu soziala edo xede soziala sozietate gisa eratutako enpresa batek izango duen jarduera edo jarduera-multzoa da, bazkideek enpresaren estatutuetan adostutakoa. Helburu soziala zehaztu egin behar da sozietatea Merkataritza…