Fundazionalismo izeneko teoria epistemologikoaren arabera, sinesmen eta ezagutzak baliozkoak izango dira fundazio, axioma edo oinarri sendoetatik, ziur eta zalantzarik gabekoetatik, eratortzen direnean, inferentzia logikoa erabiliz. Fundazionalistak izan ziren Vienako zirkuluaren inguruan bildu ziren filosofoak, positibismo logikoaren edo enpirismo logikoaren ingurukoak alegia.
Loturiko artikuluak
Epistemologia (definizioa)Epistemologia edo ezagutzaren filosofia ezagutza edo jakintza aztertzen duen filosofiaren adarra da, jakintzaren jatorriari, horren metodoei eta errealitatearekin eta egiarekin duen erlazioari buruz. Jarrera epistemologiko anitz dago: eszeptizismoak,…
PremisakArrazonamendu logiko batean, premisak abiapuntutzat hartzen diren proposizio edo baieztapenak dira, zeinetatik logika edo erretorika erabiliz, konklusioak inferitu edo eratorriko diren. Silogismo batean, premisa maior, handi, nagusi edo…
Inferentzia logikoaAgian inferentzia estatistikoa bilatzen ari zinen. Inferentzia logika erabiliz premisa eta ebidentziatik ateratako konklusiora iristeko argudiaketa prozesua da. Hedaduraz, konklusio horri berari ere inferentzia deitzen zaio.