Abdukzio zientifikoa zientzia garatzeko abiapuntu metodologikoa izaten da, zeinaren arabera aurreikusi edo uste gabeko behaketa edo ebidentziak jasota, haiek indarrean dauden paradigma zientifiko eta teorietara moldatu egiten diren,…
Epistemologian, frogaren zama, latinezko onus probandi esamoldeaz ere ezaguna, zerbair baieztatzen duenak baieztapen hori frogatzearen ardura duela ezartzen duen printzipioa da (latinez, affirmanti incumbit probatio) . Adibidez, pertsona batek unikornioak errealitatean badaudela baieztatzen badu, hari dagokio unikornioak badaudela forgatzea, hari dagokio frogaren zama alegia, unikornioen froga argiak erakutsiz, eta ez unikornioak daudela entzutean sinesgaitz erantzuten dugunoi. Batzuetan, frogaren zama maila ezberdinak ezartzen dira baieztatzen denaren sinesgarritasunaren arabera; adibidez, organismo baten betiereko bizitza posible baieztatzeko, aparteko froga argiak beharko lirateke, baieztapen hori gaur egungo paradigma zientifikoetatik kanpo dagoelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, burden of proof; gaztelaniaz, carga de la prueba.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.