Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin nahasten da eta lehortzean margoa azalera gogor moduan agertzen da, hormarekin bat eginda. Horrela egindako margolana freskoan egina dagoela esaten da. Freskoaren abantaila nagusia bere iraunkortasuna da, oihal gaineko margolana baino luzeagoa, baina eragozpen moduan, margoketa bakarra onartzen du, gainean ezin baita margotu fresko izateari utzi gabe; hori dela eta, margolari trebeen teknika da bereziki. Antzinatik ezagutzen den margo teknika da.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.